IDATZIAK

2020 - 10 - 20

Izpegitik datozkidan paturako duinak maitatuz bitartean barrenak hasetzen ditut. Atzoko arresia apurtu genuenetik aske sentitzen naiz, zuri esker. Zentzugabekerietako zerntzudunak gustatzen zaizkit. Eskutik heldu didazu, goxotasunez, nora goaz? Ohera, zergatik? Muxu bakoitza, hotzikara bat. Hotzaren ikara eta ikararen plazerra. Ez daukat gehiago... Ez dituzu nire oihuak entzun ala? Lasai, bihar zuritasun eder bat sentitzeko aukera izango dugu, paradisuaren ortzadarrari gehituko diogun kolorea. Egin dezagun lo. Maite zaitut. Nik ere bai.

(Eugeni Alzibar)