EUGENIREN ABESTIAK
Zazpi mendeko gauean gaude,
Gure loreetan sasi.
Irrintzi, oihu, ele ta ulu,
Marmario ta garrasi.
Haize enbata, brisa galerna,
Gaur garbi, bihar nahasi.
Xake taularen zuri beltzean
Arrats gozo, egun gazi.
Ai itsasorik ez bageneuka,
Zeri so negarrez hasi?
Gure zuhaitza landatu dugu
Amildegi muturrean.
Adarrak daude ertzetik haruntz,
Sustraiak, berriz, lurrean.
Bihotz-hesteak estu helduaz,
Esku baten ahurrean.
Bertso berriak jartzera noa
Bere indar laburrean.
Nola malko bat isuritzen den,
Itsasoaren aurrean.
Nola haizeak, ur azalean,
Eguzkiaren irteeran.
Nola kaioak, zorabioak,
Itsas enbata bezperan.
Pentsatzen nago gu ere berdin
Ibiltzen ez ote geran.
Susmoa daukat gure
Patua itsasoa ez dan?
Libre ta zabal dugu aurrean
Baina ezin dugu edan.
Heldu herria sustraietatik
Tira eta gora jaso
Jarri kantauri aurrean eta
Mantendu zutik hari so
Ispilu hortan ikus gaitezen
Herriz-herri, auzoz-auzo
Zauriak gatzez itxi ditzagun
Malkoak urez eraso
Sano ta libre, irla txiki bat
Salbatuko gara akaso.
Tira eta gora jaso
Jarri kantauri aurrean eta
Mantendu zutik hari so
Ispilu hortan ikus gaitezen
Herriz-herri, auzoz-auzo
Zauriak gatzez itxi ditzagun
Malkoak urez eraso
Sano ta libre, irla txiki bat
Salbatuko gara akaso.
Azken arnasa eman nahi nuke
Eguna hiltzen ari da
Azken arnasa eman nahi nuke
Bertsoak entzuten dira
Azken arnasa eman nahi nuke
Kantari nator herrira
Azken arnasa ematen dugu
Eguzkitik eguzkira
Azken arnasa eman nahi nuke
Itsasoari begira!
Azken arnasa eman nahi nuke
Eguna hiltzen ari da
Azken arnasa eman nahi nuke
Bertsoak entzuten dira
Azken arnasa eman nahi nuke
Kantari nator herrira
Azken arnasa ematen dugu
Eguzkitik eguzkira
Azken arnasa eman nahi nuke
Itsasoari begira!