EUGENIREN  ABESTIAK

AZKENEAN  KATMANDU


MUSIKA:   Olatz  Zugasti 

HITZAK:   Olatz Zugasti

Bisutsa baretu zen
Argia goian
Guztia hain arin
Ta geldiro,
Hain ustekabean!
Beldurrarentzat ere
Unerik ezean
Etsipenaren soseguz
Lurraren baitara nindoan.

Nire oroitzapenetan
.Galdu nintzen
Delhi, ia ohikoa,
Itxaron orduak,
Betiko tirabirak...
Azkenean... Katmandu!
Iragan hutsegiteek
Gogoa zidaten ahuldu.
Oroitzen al zara?
Azkenengoa zen,
Zeinen ongi zenekien!

Izotz eta harri jausien
Burrunbak,
Aurrez aurre
Begiratzera
Behartzen duela Agian
Zuk zeuk
Egin zenuena.
Oroitzen al zara?
Azkenengoa zen,
Zeinen ongi zenekien!

Gasteizen zure agurraz
Oroitzen al zara?
Azkenengoa zen,
Zeinen ongi zenekien!

Nere oroitzapenetan
Gasteizen zure agurraz
Iruñan jadanik bazenekien
Gasteizen zure agurraz