EUGENIREN  ABESTIAK

GAU  HOTZENEAN  ERE


MUSIKA:   Olatz  Zugasti 

HITZAK:   Olatz Zugasti

Gau hotzenean ere
ta sua itzalirik
gori hautsberoak
irauten du oraindik
Baigorrira azkenengoz
so egin du Izpegitik
ez da inon Kattalinen
itzalaren parekorik.

Guda hotsak darama
ihes egitera...
gudak baitu behartzen
ahaideak hiltzera
guda hori ez du sentitzen
inondik berea
eta erroak erauziz
badoa Amerikara
lur horailetan barna
hurrunduz kaiera
fite itxaropen xuxurla
mutu geratu da.

Baztango Aitunen Seme
eta nafar izateak
uzten dute Gaztelako
kintatik at,
mintzo ahal bazedin
hizkera arrotz hartan!
Ez ukeen orain izanen
arma eskuetan...

Behin goardian delarik
Kataluniar mugan
Euskal kantu xahar bat du
entzun beste aldean

Laisterka joan da bere
ahaideen xerkan
"etsaiekin" dute aurkitu
goizaldean.

Egunsentian
danborrak arradan
gibelera erori da
Nafarrorantz begira
negu txoriak
ahuen, zuhaitzetik hegan
hurrun ezkilak dandaka
Erratzuko dorrean.


Baztango aitunen seme
Eta Nafar izatean
Uzten zuten Gaztekako kointatik at

negu txoriak
ahuen, zuhaitzetik
hegan
hurrun ezkilak dandaka
Erratzuko dorrean
.