IDATZIAK

2021 - 10 - 24

<< ATZERA


Noizbait kontatu nahi nizun zerbait. Orain da sentimenduen isladan murgiltzen naizena, zu alboan zaitudala. Ohearen goxotasunak barruan dudan hori kontatzeko lasaitasuna oparitzen ari zait, non ene maitearen izaeran sentitzen dut gaurkoan ere.

-Konta iezadazu, mesedez, laztana! -Begietan ikusi ohi zaizu nigan sentitzen duzun hori…. Ni haiengatik bezala:

Beso-zabalik hartu ninduten. Sekula espero gabeko enpatia, Leireren hotsa entzundakoan. Niganako ezagutzaren pare, berarekiko babesleku humila aurkitu nuen. Mezuak mezu. Gerora handitzen joandako bere bihotzaren zelaian jolasteko aukera izan nuen. Berarena izan nintzen lehen aldi horretan.

Josu ere han zen, ondoren ni hartu eta berdina egiteko. Berarena izatera pasatu nintzen, Leireren miresmenean jarraituz. Hark pasa baitzion informea, honek jakinminaren poderioz kaxoi batean baztertua uzteko. Bazekien-eta maitasuna zela behar nuena.

Biak bat egiteko sentipenaren beharra dut orain. Haiek dira dena, maiteak, zeruak, maitagarriak, liburuak, istorioak, kemena, eskertasuna, Olentzeroak eta… Munduan zein bizitza zehar aurkitutako bi pertsona zoragarriak!

-Orduan aurkeztu beharko dizkidazu -xurxulatzen didazu.
-Ba bai -ni malkotan-, ibarrangelun bazkari bat eginez.

Zoragarria zara. Maite zaitut.

(Eugeni Alzibar)