IDATZIAK

2022 - 02 - 10

<< ATZERA

Noizbait
Jarri dugu arratsa hasteko
Siestatik altxatu nauzu enpatiaz
Arestian izandako muxuen islada
Irribarrez betea

Egun gogorrak izan dira niretzat
Lo egin dut zure besoek utzi didatelako
Gauean izan ere horiek dira nire ametsen mundu
Gizartearengana joko dudala azkenean
Zure ezpainak beti daude hor
Nik hori esatean

Eizakoa den Ane baten maitea eta aldrebesa
Ideiak argitu dizkit bera konstziente ez zela
Nire hasiereetan nituen desioak 
Letreetan bilakatu dira oraingoan
Orain, ordea, atsekabeak malkoak erakartzen dizkit
Oraino garbi ez edukitzearen deskonfidantza
Beraiek nirekiko edukiko zuten ene zalantza

Berak ez du ezer egin
Elkarrizketa soilik zaplazteko polit bat izan da
Nire txokora irribarrez etorri
Eta Ormzabal batetik laztandu dit
Horregatik…

…Zera…

Maite dut enpatiari indarra eman diogulako
Maite dut maitatzen dakielako
Maite dut berak ere laguntza duelako
Maite dut berdina delako
Maite dut desberdina delako
Maite dut gauzak ondo egiten dituelako
Maite dut akatsak zuzentzen dituelako…

…Baina, batez ere zu, maitea, maite zaitut nire alboan zaitudelako

-Nongoa? Urretxu edo Zumarraga? -galdetzen didazu
-Ez -ni pentsakor, zu muxukatuz-, bihar Eiza aldean aurkeztuko dizut

Aparta zara

(Eugeni Alzibar)