IDATZIAK

2020 - 10 - 24

<< ATZERA


Pausoz pauso maitasunaren zirrara eraikiz bakoitzaren izaera ezagutu. Lurraren mundua eta haren beheko mugimenduen taupadak. Eskerrak eman dizkizut eta bihotzez erantzun didazu. Barkatu mina egin badizut. Balioaren errespetua eta edertasuna erakutsi dizkidazu. Ohean gaude, biluzik, norbera bere gauzekin. Ea zer irakurtzen ari ote zaren galdetu dizut berdina egiten nengoen bitartean. Zuk, ordea, nire oinetako masajearen liburua irakurtzen ari zarela erantzun didazu, ironiaz, jarraian irakurmena ekintza bihurtzeko poderioz. Isilik.gaude, unea lasaitasun osoz bizitzeko. Argi xumea utzi duzu piztuta, nahita. Ustekabean, muxukatzen hasi zara nire oinetatik gorputzean gora oihu goxoak hasi eta bukatu diren arte. Elkarri besarkatuz patuak ekarritako ametsen multzora bidaia hasten dugu. Gabon, maitea. Muxu.


(Eugeni Alzibar)