IDATZIAK

2020 - 10 - 31

Bakartasunaren maitemina eta zurekin egotearen zoriona. Gustura sentiarazten didazunean, zurea sentitzen naiz, bere zentzu goxoan. Hori, goxoa, bart gaueko masajea. Oinetatik hasi zinen bion nahiak hasetu ziren arte. Zure besotan ireki ditut begiak, pixkanaka. Esan didazun lehen hitza badakizu gustukoa dela. Azaleko ileak puntetan ditut, plazerrez josiak. Zer egin nahi duzu, maitea? Aranekin jolastera joan nahiko nuke. Dutxatu, gosaldu eta bertara joango gara. Itxoin! Zer? Hori guztiaren aurretik… Muxu, Ohean, bueltaka, hurari azken errepasoa eman arte gure gorputzekiin, elkarri laztanduz!

(Eugeni Alzibar)