IDATZIAK

2020 - 11 - 29

Gauak zutaz hitz egin dit. Etxean gaude. Muxukatzen didazunean gorputzeko ile guztiak sentsibilitatea dute ardatz. Maite zaitut. Biok lasai, bakoitza bere gauzetan. Ohean ere, besarkatzen didazun arte. Ustekabean, malkoak isuritzen ditut, emozioz. Zure izaera ulerkorra maitemintzen nau. Izera eta manta azpian gaude. Nire gorputza zure besoen leuntasunaz inguratuta dago, eta ni sentimenduan murgilduta. Ez didazu onartzen inongo barkamenik. Muxu. Zoragarria zara. Nortasunetik sortzen zaizun iturri agortezina da zure mitasuna. Pixkanaka begiak zarratzen zaizkigu elkarri lotuta gaudela. Zerbait nabaritu dut, baina… Zer ote? Gauak zutaz hitz egin dit!

(Eugeni Alzibar)