IDATZIAK

2020 - 12 - 01

<< ATZERA

Maite zaitut. Lehenengo momentutik sentitu dut zure izaera goxoarekiko lotura, ezagutu eta nire eskua maitasunez ordezkatu zenuen nire ahotik urtetan zena enpatiaz idazteko. Patuak lotu gaitu. Askotan pentsatu dut zure alboan nagoela, nigaz ohera sartzen zarela hitz egiteko loak hartu aurretik, arreba on bat bezala. Ala ama goxo bat bezala. Alkarregaz gauz. Malkoak isuritzen ditut zenbat maite garen pentsatuz. Hor naukazu. Opari bat izan zara nire bizitzan. Kalera goaz? Erosketak egin bidotaz, etorri eta poltsak zure aulkian ipiniko ditut. Gero bazkari goxoa preparatuko dugu. Gauean, afalostean, kolakoa prestatu doztazu. Bakarrik gaude. Ohera goaz, elkarrekin lo egin dugu gure indarrak batzeko. Aparta zara.


(Eugeni Alzibar)