IDATZIAK
2022 - 01 - 04
Balkoitik ikusi dezakegun paisaia ederra da.
Zeruak ez du bere egunik apalena.
Horregatik erabaki dugu etxean geratzea.
Hasiera batean etxalde inguruko paseo xumea.
Baina berehala baztertu dugu ideia hori
Kanpoan iresten den malko zoragarriak ikusita.
Irakurri edo marrazteko zalantzatxoa izan dut.
Une batez zure irribarrea ikusita argitu naiz.
Liburuaren jarraipenean murgildu eta hor zaude.
Ordenagailuan jarri zara sofan eseriz.
Dena isiltasuna da gure inguruan.
Euri sorta eta teklatuaren soinutxo laztanenak gu lasaituz.
Arratsa erortzen joan ahala bukatu duzu egin beharra.
Muxu emanez galdetzen didazu ea tortilla edo xerra batzuk.
Zuk aukeratzeko esan dizut, baina entsalada ere eskertuko nuke.
Bati edo besteari laguntzeko oso ondo sartuko zaigu.
Ondoren gauaren magalean biok egingo dugun antzera.
Eromenak osatutako egonaldi lasaiak sortzen dira.
Afaria, irakurri maiteminez eta ohera goaz nahi dugunean.
Ez dago ordutegirik kontzertua ematen hasteko.
Gaua baita gure arteko publiukorik fidelena.
Euriak ere badu kolaboratzeko desio hori.
Elkarri emandako muxuak bezala inprobisaketari ezin hobeto ekiten.
Maite zaitut.
(Eugeni Alzibar)