IDATZIAK

2021 - 03 - 02

<< ATZERA

Goizean goiz sentitu dut elkartzen gaituen edertasunetik jaiotako azken izpia. Lasaitasunak ni izatera narama, orduan zure zirrararen altxorra zaindaria bilakatzen da eta gure sentipeneen egoerak ditu helburu. Izaeran margotu duzu bihotz aske eta… Zer? Ah, bai! Urdin hori! Horrelakoa naiz.

Egoerak erlaxatzera garamatza. Zu zintudan noraezea bakarra garaia haietan. Orain, ordea, askatanunez jositako hitzak atera ditzaket eta beraien jolasa zurekin partekatu. Sarritan desiotako momentua da orain barrena hasetzen dizuna. Zer izango litzateke une honetan patuak batu ezean? Zure ezpainen talka goxoa sumatu dut hitzen bide hori oztopatzeko.

Zeruaren mesfidantzak dakarren taupada sendoa gorputzean daramat ezagutu zintudanetik. Orduan ikasi nuen goizak laztanez josten zure azalean eta loak isilean egitera gonbidatzen ninduen. Begiratzen nauzu, maiteminduen isladan murgiltzen gara eta iritsiko diren desioak bidean daudela jakinarazten digu kresal usainak.

Ohikoa dugun bira, pasioz ordaindutakoa. Gozamenaren oholtza elkarren arteko sekretua bilakatu da, zu zaitut ene gogoen gidaria. Zaldian ere etorri gara paradisura, guk sortutakoa eta zuk margotu duzuna gure kontzertuen norabide maitakorrenetara eraman gaitzaten besarkatuak ametsetan murgiltzen garen arte.

(Eugeni Alzibar)