IDATZIAK

2021 - 04 - 26

<< ATZERA

Amaiera gabeko etorkizunari baztertuz lasaitasunaren momentuan kokatzen gara. Inoiz sentitu gabeko noraezea, sumatuko bagenu bezala. Sentimendu maitakor hori barruan dugula ekiten diogu aspalditik itxaroten ari zitzaigun bideari. Zu zinen barrenean sumatzen nuen tximeleta zaindaria, edozein kezka txikienetatik urruntzen zidana.


Ulerkorraren parekotasunean irudikatzen zaitudanean zure irribarrea datorkit gogora. Arraroena ere ohikoa bihurtzeko duzun gaitasuna da oraintxe bertan zugandik miresten dudana. Maite zaitut. Zorionaren ostadarrera eramateko asmoa otu zait, batuko gaituen ametsen islada alegia.

Arratseko isiltasunak zu begiratzera gonbidatu dit. Muxuaren hotzikara gozoa izan da haren erantzuna, laztanez josia belarpean geundela. Liluragarria zara, benetan jasotako amodio izugarria. Sarritan entzun dut esaldi hori, baina ez biharamun bakoitzean bezain garbi.

Sortzen ditugun kontzertuen ondorioa, ohea oholtza gisa dugula. Laztanez osatzen didazu gustuko duzun gorputza gozamenak bere baitan itotzen nauen bitartean. Berriz entzun dut. Kopleei amaiera eman diogunean loaren sakontasunean murgildu gara. Bai, heldu da hori ere, belarrira kontatuko dizut oraindik aurpegira esateko adorerik ez udan hori:

“...Gauak zutaz hitz egin dit…”.

(Eugeni Alzibar)