IDATZIAK

2021 - 05 - 26

<< ATZERA

Bakardadearen gozamenak erakutsi zidan zu maitatzen, inoiz ez bezala. Barnean egoten jakiteak erakutsi dit zugan sentitu dezakeedan maitasuna, mugagabea zentzu guztietan. Han ikusten zintudan, gustura eta hitzik esan barik, irribarrez. Ausardiaren noraezeak suntsitutako kemena dut presente oraingoan, gabezia baten indarra. Zu maitatzeko islada.

Ezagutuz ezagutu. Hara eraman ninduzun, belarpeak osatutako zelaiaren ardatzera. Gure toki gustukoena guretzat gordeta zirudien, berak esan baitio joango garela. Lehenengo momentuak, hoberenak, Begiradeen goxotasunak batu gaitu paturuntz bidaiatu dezagun askatasunez. Askotan sentitutakoa kontatzean, jada jakingo bazenu bezala jokatzen duzu. Orduan besarkatzen didazu, enpatia deitzen baitzaio horri.

Ilunabarrak osatutako elkarren amodioa zure sorterrira garamatza. Amets bat izango ote al da? Ezetz esaten didazunean pozaren zorionak iraganetik bueltarazten dit, askotan baitutt ohitura hori. Isilik gaude, biok lotzen gaituen barnea, gaueko kopla goxoen magalean. Izaerak erakutsi dit nolakoa zaren, zer izkutatzen duen zure barrenak eta… Zerk liluratu ninduen zu ikustean.

Kanpoaldeko iluntasuna gure kontzertuaren publikoa da orain. Leuntasunez jositako norabide guztiak jorratzen ditugu gozamenak eroaldian bahitzen gaituen bitartean. Loaren sakontasunean sartuz, beste noraezea datorkit gogora, askotan pentsatu ohi dudana, patuak zuri esateko agindu didana: Maite zaitut.

(Eugeni Alzibar)