IDATZIAK

2021 - 07 - 05

<< ATZERA

Oihan batean esnatuz nabaritu dut egunsentia, zu bezain goxoa. Zure besoetan iratzarri naute maitasunez jositako muxuek, txoriak balira bezala. Zure adar leunez osatutako besarkadan lokartu nintzen bart gauean, eta hala aurkitu naiz begiak zabaldu ditudanean, apurka-apurka.

Zurekin amestu dudala esatean irribarrez begiratzen nauzu, jarraian laztanez josteko goiza. Denbora eternala zen loak irudikatu didan leku hartan, gu biok zoriontsu izan gaitezen. Zuk ere hori sentitu duzula jakitean sentimenduen oihanean murgildu gara, bertan babesteko ohitura baitugu elkarren amodioa korapilatzeko.

Eguzkaren lehen printzak gure desioen fokoak bilakatu dira. Aparta zara momentu bakoitza asmatzen nire gozamenetan. Askeak sentitzen gara elkarren plazerra ardatz dugula, zu baitzara bertatik datozen ezusteko konposaketa inprobistuen zuzendaria.

Ekiari erreparatuz, emaitzaren plazerrean murgiltzen gara, hori baita egunean zehar eramango dugun indarra. Gure barrenaren ausardiari eutsiz muxukatzen jarraitzen diogu elkarri behar goxoek berriro hots egingo diguten arte. Zoragarria zara.

(Eugeni Alzibar)