IDATZIAK

2021 - 12 - 01

<< ATZERA

Bizitzaren legetik at gauden unean zurea sentitzen naiz. Ez da derrigorra, ezta zerbait behartua. Soilik munduak emanarazi dizkigun pausoek guk aukeratutako zorion horretatik baztertu gaituela dirudi. Horregatik, biok sortutako isladan murgiltzen garenean, elkarren amodioan sortutako ohiturak neureganatzen ditut. Zuk ere berdina egiten duzu amaieran bion barrenean hasetza sortu dezan.

Musika isiltasunean. Biak nahastuta. Isiltasun musikatua, hobeto esanda. Hodeiak zotinka ari dira, gustuko dugun negarrik zoragarriena osatuz. Ostera, hura miresten dugu elkarren besoen artean sentitzen garen bitartean. Muxuak ere ez dira inondik falta. Ene laztanek osatutako begien ekaitza sortu didate, haien ispilutik zure irribarrea ikusi nezan. Zorioneko enpatia da zuk nirekin duzuna.

Zeruaren argitasun apalarekin batera zeregin zorragarriei ekin diegu. Sekulako masterizazioak sortu ditzakegu logelako edozein txokotatik jasoa, gu ohearen menpe gaudela. Norabide guztiak dakizkizu jada ni zure azala maitasunez aztertzen dudan bitartean. Jolasak eta algarak. Barreak eta laztanak. Seriotasun pizgarria eta hitz goxoak. Baina trakaren ostean, besarkada zein loa beti daude zain, elkarren artean ezkonduak bailiran bezala. Maite zaitut.

(Eugeni Alzibar)