IDATZIAK
2021 - 12 - 03
<< ATZERA
Seguru sentitzen naiz orein bat pasa litekeen denero.
Seguru sentitzen naiz orein bat pasa litekeen denero.
Ezuste jakin baten oparia kanpoaldean gaua delarik.
Hona etortzea izan da erabakia egun pare batez.
Eta asmatu dugu zein izan daitekeen gure zoriona.
Ohikotasunaren hunkimenak zu besarkatzera narama.
Gaurkoa sutondoa dugu opari, ez baita ohikoa gurean.
Azala oihal bezala edukiko nuke.
Aho artekoa nahi duzun kolorez.
Ezpainak hertzak neurtzeko.
Besoak lauso bakoitzean nabigatzeko.
Egun guztiak ederrak dira non beti zure magalean nagoenean.
Inguru honetan txoriak ere dantzari dabiltza itsasorik gabe.
Naturak emandako uztarik goxoena zaitut muxukatzean.
Elkarrekin hasitakoa ez da ezta eternitatean bukatuko.
Amodioak sortutako kontzertua martxan dugu jada.
Tokian tokiko eszenatokiak ez du mugarik gu maitasuna egin dezagun iluntasun goxoenak ere ingurua ardatz duela.
(Eugeni Alzibar)