IDATZIAK

2021 - 12 - 07

<< ATZERA

Gustukoa dut gauean iratzartzen naizenean bere magalean.
Norberaren garunean pentsatzen jarri orduko begiratzen zaitut.
Izera beheran eta manta goian zure berotasunean aurkitzen naiz.
Kezka bakoitzaren norabidean zure loan sakontzea da egokiena.
Ene maiteak daraman zoriona gauaren babesleku bilakatzen zait.

Musika joan denean zure besoetan lokartu naiz ametsak etorri dadin.
Lasai gaude uneoro gorputza laztantzen didazun bitartean.
Ulerkortasunaren pare jartzen zara beti zure helburu gisa.
Horixe da-eta maite zaitudanero eskaintzen didazun amodioa.
Josten ditugun ezpainen igurtziak mundutik at sentiarazten gaituzte.

Orain, ordea, ni naiz gau-giro epel honetan esna dagoen bakarra.
Tarteka euri leuna zaintzen dut kanpoaldean ari dela paseatzen.
Libre utzi dugu hura ere askatasunez jolas egin dezan bere erara.
Lokartuko ote naizen zalantzak ez dit inola ere kezkatzen, hala ere.
Zu hemen zauden bitartean esna jarraituko dut nire baitan gure artekoa isladatuz.

Beste behar batzuk egiteko esnatu zara une batez aurretik ni muxukatuz.
Bazenekien esna nengoela batzen gaituen maitasunaren zaintzan.
Biharamunean kontatuko dizudan istoria grabatzen ari naiz hunkimenak elkarren artean partekatu ditzagun.
Ez da ezer absurdua bizitza honetan norberaren nahietatik jaiotzen badira.
Hortaz, egunsentiko azken ametsaz ohartzen zarenean konturatuko zara gaubela osoan elkarrekin gozatutakoaz.
Ni benetan ohartuko naizen bezala.

Malkotan nagoela maite zaitudala lokartu nahiko nuke oraingoan, haien sakontasunean zoriontasunez betetako irribarrea agertzen zaidalarik.

(Eugeni Alzibar)