IDATZIAK
2021 - 12 - 08
Ekiaren jaiotza nabaritu dut esnatzen nengoela.
Ikusi zaitut hura oihal gisa zenuelarik, niganako maitasunez josia.
Gaurkoan ere egun eder baten lurrina sumatu dugu.
Begitxoak irekitzen laguntzeko eman didazun muxua bezala.
Besarkatu gara isiltasuna inguratzen gaituela.
Baketasunaren baitan igarotzen ditugu uneak.
Astiro mugituz goxotasunarekin bat egiten dugu.
Laztan maiteak tarteko diren einean.
Arestian aditutako txori batzuk aspaldikoak dira. Kontatu nahi dizudana momentu batzuk geroago ohartuko zara haien baitan dagoen zorionaz:
“...Une horretan zurekin amestu bainuen…”
Ezusteko lilurapen bat sentituz elkar ulertzen gara.
Honek ekarritako jarraipenaren ondorioz dena lotzen ausartzen gara:
“...eta horregatik patuaren erabakia gu elkartzea izan da, ez nekien-eta hor egon zintezkeenik.
Maite zaitut…”
(Eugeni Alzibar)