IDATZIAK

2021 - 12 - 10

<< ATZERA


Hortik zehar joan gara deskantsu eder baten ondorioz.

Lasaitasun zeharoaren zoriona sentitzen dugu.

Besarkatuak egotetik maitasun areagotua bilakatzekotan gara.

Uneoro elkarri eskainitako keinu txikiak miresmenean ditudanak.

Arrats sartuan ere begiak elkarrekin irekiz mendirantz joan gara.

Bertan da non beteko dugun elkartzen gaituen laztanen josketa.


Josketa den honetan han dira batzuk jostetan gu aritu bezala.

Belarrak ere plazertxo hori eman dezake osteko gauarentzat.

Zeru urdina beherantz doanean marraztuko dizut begirada.

Izan ere egunen koloreen izpiak barruan aurkitzen dizkizut.

Gauaren magalean itzaliz gero edeki goxoz deskantsatzeko.

Iluntasunaren baitaran topatzen ditugu euren plazerrak.


Ilunabar ederrenak ere ingurua mututzeko ahalmena du.

Ezustean elkartzen gaituen bakardade zoragarrian gaude.

Margotutako eguzkiaren adioarentzat zure bihotza hartu dut.

baimenik gabe hartzeko esan zenidan eta oihal bilakatu dut.

Muxuen maiteaz kolorez aukeratu ditzagun askatasun osoz.


Afalostean irakurtzen ari garela izpiaren hazia sumatu dut.

Liburuan ageri da arestian marraztu dudan ilunabarra.

Ohartzen banaiz han egon garela niri begira zaudelarik.

Jadanik ohe azpian jaio diren dantzatxoak koruekin bat doaz.

Maite zaitudan jomugarik gabeko norabidean gara zuri esker.


Baina, zergatik, maitea?


Paregabea zarelako maitasuna elkar egiten dugun bitartean.


Maite zaitut.


(Eugeni Alzibar)