IDATZIAK

2021 - 12 - 17

<< ATZERA

Uste nuen bazterretan nabigatuz ezerezarekin topo egingo nuela.
Sakona zen ene baitan sentitzen nuen ezer ez gozagarri hura.
Behin elkar aurkitu ginen ustekabean jakin gabe zer izango ote zen.
Orain garbi daukat gauetan zergatik sentitzen ditudan zure besoak.

Ez dakizu hau aitormena baino ez dela jada lotan zaudelako.
Isila zara ere bai amets goxoen baitan bidaiatzen zaudelarik.
Marinel maitearen itxaropena ez dut sentitzeko beharrik.
Uneoro zaudelako nire alboan nigan duzun maitasuna miresten.

Jabetu izan naiz egon ez izatean zure altueran hainbatetan.
Barkamenik ez ditugun onartzen arren ulertzen ohi gara elkar.
Iluntasunaren gibelean ni bakarrik nago esna erlaxatua.
Gu bion maitasuna ez dezala inor bahitu…

…gure artean maitasuna egiteko esnatzen ez bazara behintzat.

(Eugeni Alzibar)