IDATZIAK
2021 - 12 - 27
<< ATZERA
Kezka sorta bat zen bart gauean uxatu nahi nituenak..
Jokabidetan zalantzaka olgetan hasi nintzen..
Loaren esperoan asperturik noraezean konponbidearen bila.
Txorakeriak direla konturatzerainoko gauerdia pasa delarik.
Zu lotan zinen jada daramazun lasaitasunari esker.
Lainoen presentzia etxekotasuna du menpe nire izaeran.
Kalera atera gara hodeiak ez zeudela negarrez ikusita.
Baketasun orok arrats lasaienera garamatza inguruan.
Denda hartara sartu gara berriro ere euria saihestuz.
Zoragarria da euria iluntasunean kaleko argiz nabaritzea.
Etxea gertu izatea zortea da kale haietan ez egon arren.
Sikatu ostean marraztera joan naiz zuk abisatu arte.
Afaria prestatuko duzu goxotasunez musika lasaia dugula.
…Gauaren lumez idazten noanen…
Bihar bat egongo dela pentsatu ezak plazerra ematen dit.
Etxean egotearen isolamendu hutsak kezkak urruntzen dizkit.
Afaldu bitarteko laztanak une luze baten hastapenak dira.
Hala ere, lehenago irakurri nahi dugu apurtxo baten.
Ostean ohean zehar aurkitu daitekeen egoera onena da.
Bakartasunak batu gaitu euriaren banda kanpoan dela.
Elkarri emandako muxuak ageri dira biluzik gaudelarik.
Gu bion oihutxoak xurgatzen du etxearen isiltasunak…
…Behin ere nire gainean zauden zorionagatik jarraian besarkatuak loan murgildu gaitezen.
Maite zaitut.
(Eugeni Alzibar)