IDATZIAK

2021 - 12 - 30

<< ATZERA

Goizaldean nabaritutako ezpainak lepoan.
Ondoren gorantz jo eta nire begien parean gelditu zara.
Besarkatuta ikusi dugu zeru berriaren ikuskizuna.
Ekia ageri orduko muxuek egoera osoa josi dute.

Itsasertza sentitu nahi dugu gaurkoan.
Goiza probestuz arratsean lasai aurkitzen gara.
Batera hartutako erabakia zoriontzen gaitu.
Bazkalostean siesta ederra bota dugu.

Neguaren ardatzan itsasoa bare dago.
Eguzkiak markatzen du egun aratza.
Hotzez blai jakinda gauean zer ote den.
Zurekin lo egitea pribilejio bat iruditzen zait…

…Nahiz eta gauero egin, laztan neure…

Iluntzean sentitutakoa afaltzen aurkitzen gara.
Afaria irakurtzen ari garen liburuan patxadaz dugu.
Liburu horren helburua goxo egotea da eperik gabe.
Erlaxazio horren gailurra lokartu aurretik ohean gozatutakoa.

(Eugeni Alzibar)