IDATZIAK

2022 - 01 - 03


Ezin zaitut ahaztu nire baitan nagoenero.

Ez da obsesioa ezta kontraesana ere.

Ez dakit zer den zehazki.

Baina badakit maitasuna dela.

Ez zaudenean ni egoten bainaiz.

Gure artekoaren zaintza zoragarrian.

Zu menditik korrika zauden bezala.


Gogoratzen al duzu mendian ibilitakoaz?

Arratsalde hura ederra izan zen ilunabarra ikusten.

Gaur arratsean errepikatu dugun antzera.

Zeruak gu emandako sua zirudien.

Isilaren menpekotasunez.

Ikusten diren zoritxar guztien arerio.


Ezpainak sumatzen dizkizut gainean zaudela.

Nire azal osoa zabaldu duzu kartulina naturala izan dezan.

Zuk bertan marrazteko gustukoen duzunarekin.

Goxotasunez besarkatzen nauzu zu sentitzeko.

Utziko zenidake maite zaitudala esaten gozatzen gaudela?

Esango dizut xurxulaka eta oihuka.

Algarek osatuko dituzte oihutxo horiek sentipen guztiak batuak.

Zergatik, baina? Zertarako?


Betiko maite zaitudala esateko.


(Eugeni Alzibar)