IDATZIAK

2022 - 01 - 06

<< ATZERA

Atsekabearen egonaldia daukat.
Baina ez zugatik, maitea.
Korrika egitera atera zara menditik.
Etxean egon nahi nuen bakarrik.
Malkoak lasai bota nitzan inoren menpe.
Ez dakizu, ordea, bakardade horren zergatia
Ez baitzaitut kezkatu nahi, irri batekin hartuko zaitut eta.

Pertsona baten kemen faltak mintzen nau.
Ez dut berataz ezer jakin gura.
Negarra eragiten dit haren azalean jartzeak.
Ausardiarik gabeko jarrera seguru ezak.
Azkarra eginkizunekin geratzeko egonezina.
Erotuta daramatzan kizkur ederrak
Asko lagundu dit errealitateari tokia egiten
Ez jako gustetan ni triste ikustea arrasti erdian.

Ilunabarrean etxeko atea ireki duzu.
Izerdiz blai muxukatu nauzu eta bainua zurekin hartu.
Onartu dut eta bainera betetzen jarri duzu ur beroz.
Bertan kontatu didazu mendiak aipatutako nire falta
Eta zuk berari adierazitako niganako maitasuna.
Aldiz, bihar zurekin joango naizela esatean irriz agertzen zara.

-Ezin duzu korrikarik egin joaten banaiz -ni, errealitatez.
-Gaur egin dut, maitea, bihar zurekin egongo naiz -normaltasunez.

Gauean irakurtzen ipini gara bakoitza bere liburuarekin.
Egun batean, edo bihar, kontatuko dizut pasatakoa.
Orain behintzat zurekin nago eta gozatu nahi zaitut.
Biharamunean pauso berri batekin hasteko.
Hala ere, hori ez da arrazoirik garrantzitsuena.
Baizik zu maitatzera naraman bizitako egoera ustelak.

Aparta zara.

(Eugeni Alzibar)