IDATZIAK
2022 - 01 - 10
Nire gainean egon zinen bart gauean
Dena ilun zegoelarik sekula imajinatu gabeko unea
Eta hori ohitura dugula bestearen barrura sartzeko
Benetan maite garela esateko.
Serioa kontsideratzen naiz
Baina alaia izatea gustatzen zait
Isiluneak atsegin ditut
Gauza mordoetaz ohartzen naizelako
Orain triste nago eta ez dizut gezurrik esango.
Plana genuenean kanpokoa izorratzen da
Hala ere elkarrekin gaude nolabait
Itxaropen bat helarazi didazu
Ostera adostuko dugu zerbait
Bitartean egon hemen, laztana
Gozatu dezagun laudorioetan
Barrena gabiltzala hegaka
Maitasunaren leherketa lortu arte
...Azkenean sumendia osatuta loak hartzeraino besarkatuak gaudela.
(Eugeni Alzibar)