IDATZIAK

2022 - 01 - 11

Badakit lanbroa dagoela eta haren ikusmira daukat.

Horregatik zubia txuria zeharkatu eta plazatxoan gaude

Kotxeen plazatik eskuineko kale zoragarrian aurkitzen gara

Non karrika hau erreka izango balitz kristalak dituen enparantza

Helmugara helarazitako maitasun itsasoa bilakatuko zen.


Herriko plazara joateko bi kale hizki forman.

Korreosek ekarritako Letxuga usaina uholde goxoa baita

Emozioz betetako paseo lasaia arrats goibela osatuz

Lasaitasuna baita zugandik jasotako ikasketa paregabea

Zubia pasaz eta borobil erdia ibaiertza osatuz etxeak deitzen digu


Gure egonaldira itzulitakoan zure gailurrera igotzeko eskatuko dizut

Afaria prestatu aurretik gozatu dezagun ostean bainutxo bat hartuz

Ohe gainean sortutako kontzertuaren eztandak oihukatuarazten nau

Zure antzeraren legez hastapenetan oparitutako maitasun mendia sentitu dugu

Bertara trostan igoz sentimenduek isladan batzen garelarik...


...Inork jakin ez dezan zertan ari garen sikiera.


(Eugeni Alzibar)