IDATZIAK

2022 - 01 - 12


Zu sentitzen zaitudalako nire barrenean

Egiten dut amets egaka nagoela

Erakutsi diezaidazun zure itsaslabarra

Edo bihotzean osatzen duzun mendikatea

Ni maitatzeko ainguran murgilduta.


Arrats partean eguzkia nagusi

Eki hotza isiltasunaren baitan.

Gozatu nahi dugu libre gaudela

Goizeko paseoak ere asetuak utzi gaitu


Zoragarria zara

Kemenez osatutako maitasuna

Hitzak ezkutalekutan muxuz bilakatu

Gorde-gordeka ibiltzeko arauak asmatu dituzu

Nahita hautsitako gozamen zigorrekin batera

Ostean ohean burututako pasioen zerumuga

Zure txanda da ezkutatzen, maitea


Ilunabarrean oraindik hautsitako arauak

Miresmenez jostatzen ditugu

Ustekabean biok sumendiaren tontorrera iritsi arte

Hori da olgetan ibilitako ordainsaria

Maite zaitudalako uneoro zure azalean marrazten dut

Zuk nirean egiten duzun moduan


Haurtxoak izan gaitezke halakotan ere bai

Helduen eginkizun errealista batean isladatuz

Gozamenak asmatu daitezke

Eta guk haien bideak sortu ditzakegu

Amodioz amodio

Plazerez plazer

Kontzertuz kontzertu

Jokuz joku...


...Eta azkenean...


Oihuz oihu


Aparta zara


(Eugeni Alzibar)