IDATZIAK
2022 - 01 - 13
Etsipen baten islada sortu dut
Esperantzak iragarritako ezetza
Jakinminak irakatsitako bakardadea.
Plana proposatu genion ondo pasaz
Bikote baten magalean egotea plazerra
Eman beharko luke harekin egun bat egitea.
Gustuko dugun mendira eraman behar genuen
Dena delarik errudun sentitzeko abilezia daukat
Ez zaizu gustatzen nik hori pentsatzea inola ere.
Erdiko plazaraino izan da gaurko arratsak eman duena
Zu siestan zeundela gauza batzuk egin ditut
Eta lasaitasun osoz inguratuta egon gara
Ilunabarran egonda jada etxean aurkitzen gara
Ordenagailua lapurtu dizut programazioa egiteko
Zurea sartzeko baimena eskatu ohi dizut
Eta ez dudala baieztapen horren beharrik esaten didazu
Muxurik goxoena emanez traputxoa eskua lehortzen duzularik
Mendeku gabe jokatzeak oparitxo hau dakartza bere baitan
Afarian beste gaietaz jardun gara irribarretsu.
Atsekabe bat bizi izan dut, bi ere. Eta gehiago
Baina ia suizidio horren irabazle ni neu izan naiz
Zorionez edo izan ez litekeena pentsatuz
Soilik ez dit beldurrik ematen amildegi ertzera erortzeak
Zuk esan baitzenidan besoak prest edukiko dituzula beti
Ni hartzeko eta barre egin elkarrekin gozatuz gero
Gaueko kontzertu sakonak asebete gaitu behin ere
Iturri sendoak sortuz naturala den zerbait plazerra sentituz
Ostera izan da mendiak proposatutakoa zure ahotsez
Etzanda nagoela zure beso eta bularraren menpe esan didazunean:
-Gu biok mendira orduan?-
-Bai, maitea, eta mila esker-
-Berezia izango da, sorpresa eta dena-
Maite zaitut.
(Eugeni Alzibar)