IDATZIAK
2022 - 01 - 16
Arrausi eginez ireki ditut begiak
Orduan erabaki dut zure bular biluzian marraztea
Goxo esnatzerainoko zirrara paregabea
Euria sutsu kanpoan delarik
Dena lasai dago
Eta momentu honetan zu zaitut bazka
Hori da eta uneoro oparitzen didazun maitemina
Gosaldu ere lasaitasunez
Gauzak patxadaz eginez
Bazkaldu eta siesta ondoren
Arrastian filma osatuz gure begiez
Iluntzean lantxo batzuk
Afariaz gozatutako egonaldi miresgarria
Hau dena ezpainez sinatutako
Kontzertuaren emaitza ohean gaudelarik
Zilbor-hesteak ditugu hizpide
Loaren magalean esan diogu elkarri
Maite dugula lotzen garela
Eta ez dago besterik
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)