IDATZIAK

2022 - 01 - 18

<< ATZERA


Egoera lasai batean erlaxatzen gara

Bazkaldu dugu jada arestian

Ordenagailua hartu duzu

Nik berriz liburura jo dut

Etxetik ateratzeko gabeziak

Denbora azkarrago pasatzen zait

Oso ondo sentitzen naiz jada


Astebete soilik dela esan diogu elkarri

Gauean bakarrizketak ikusiko ditut

Bat-batean gehitu zara eta batera sortuko dugu

Barre egiteko ilara maitagarria

Gainera sofan afalduko dugula esan didazu

Horrek nire zoriontasuna areagotu du

Jada ikus-entzunezko buztana sortua dudala.


Gauerdiak jota gure algarak jarraitzen dute

Oheak osatutako oholtza paregabea baita

Maiteminaren kontzertua eman ahal izateko.

Gozamenak konposatuarazi dizkigu kopla goxo hauek

Beste egutegiko zenbakitxo bat joan delarik

Mendia erreparatu dugu gauaren magalean

Maite garelako izango ote den emaitza

Zoriontsuena zentzu guztietan.


Besarkada

Muxu

Eta lo


(Eugeni Alzibar)