IDATZIAK

2022 - 01 - 20


Aparatuan baiezko marratxoa

Xumeagoa, hori bai, agian espero gabekoa

Aste erdia da eta hobeto nago

Sukarrik gabe, baina eztultxoarekin

Ume txiki bat ematen dut

Eta esan didazu zure umea naizela 

Inongo mugarik gabe


Beste egun aratz bat

Zeruaren oskarbiak asko pentsatuarazten dit

Benetan merezi duen ala ez

Baina dakidan zerbait badakit barruan gordeta dudala

Gaur triste nago aparatutxoa baikortasunez erabili dugulako

Eta ezezkoaren marratxoaren senidea atera da ere bai

Egia esan, bestea baino intentsitate gutxiagorekin

Baina ageri da, maitea, eta zurean ere bai


Laugarren eguna dela dut kontsolamendu

Nahiz eta etxe barruan sei eraman

Lasai egotea baino ez zait geratzen

Eta esker onekoa sentitzen naiz nirekin zaitudala

Hau ez baita kartzela bat

Askoz hobea da gurean goxo-goxo gaudelarik

Negar egiteko gogoak ditut

Baina ezin dut…


…Malkoek nahiago baitute zu sentitu nire ahoan beste zerbait esanez:


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)