IDATZIAK

2022 - 01 - 25

<< ATZERA

Gogoratzen al zara nire etxean lo egiten genuenean?
Hasi baino ez zen egin gure istorioa
Eta nire familiarekiko ez zenuen inongo mozketarik sentitu
Orain biok bakarrik bizi gara eta gure bizitza egiten dugu
Besarkatuak ernatzen gara jada horrela lo egin dugularik 
Haiekin ere bai eta askatasun hori ematen ziguten

Gaur beraiekin bazkaldu dugu aitak prestatutako bazkari goxoa
Ostera, nire etxekoekin egon gara lasaitasun osoz
Hondartza aldera paseatzera joatea erabaki dugun arte
Itsasoak ekarritako kresalak portua ikusiarazi digu
Xuxurla goxo bat entzun dut eta zure ahotsa zen
Besarkatuak lo egingo dugula esan didazu kotxean sartu nauzunean
Ken Zazpik ere haizeak bezala laztanduko gaitu etxerako bueltan.

Afalosteko egoera lasaiak norberaren irakurmena ekarri digu
Sofan bestearen alboan bakoitza bere liburuarekin
Lotara joango gara geure sendotasun maitagarrian
Maitasuna batak besteari eginik lausoak zeharkatuko ditugu
Pasioak hellarazitako horiek gozamenetan lehertu arte.

Maite zaitut

(Eugeni Alzibar)