IDATZIAK

2022 - 01 - 29



Muxu sorta bateko olatuak

Ematen dute begien aurrean ditugunak

Berriz ere nire familiarekin bazkalduz

Arratsean hondartza ikustera etorri gara

Olatuak dabiltza jolasean

Barneko emozioen antzera suntsituz

Euren kabuz sortutako iragana

Ez dezala sekula etorkizuna urratu

Begietan ikusi nizun altxorra

Jada irekita dudala zu maitatzeko

Beste ezeren menpeko

Maitasunetik abiatuak elkar

Gozatzen gara ohean gauero

Eta gaurko ilunabarrean ere

Belarrira xuxurlatuko dizkidazu

Gailurraren iturrian ospatuko duguna

Jarraian besarkatuta lo egin dezagun

Baina aurretik...


...Maite zaitudala adierazi hasperen bakoitzeko


(Eugeni Alzibar)