IDATZIAK
2022 - 02 - 03
Gauaren zaintzan egotea gustuko dut
Baina ez da lo egin ezina
Besoetan naukazula lokartu zara jada
Nirea zorionaren eromena da
Gure arteko amodioa baloratuz
Amodioaren ertzean bezala ohean gaude
Non badakigu benetan elkarren artean dagoena
Muxuak, laztanak, ametsak...
Dena dira bat alboan zaitudanean
Biharamunean ordea
Beste egun zoragarri bat izango da
Mendira joateko adostu dugu
Gutxitan pentsatzen dugu egun bat lehenago
Gaur hara joan zara korrika egitera eta
Nik Unai eta Arantza elkartu ditudan bitartean
Beraiek osatuko dute nire ametsetako irudia
Argazkiek josia
Eta zorioneko ni...
...Begiratzen zaitut
Lo zaude...
...Gustura egin dezaket negar, orduan, ene isiltasunean...
...Eta zorionekoa ni haiei esker
Bigarren aukera hau niretzako
Izateagatik patuaren mesfidantza
Maitagarriari esker
Horregatik goizeko lehen ordutan jada
Oraindik gaua delarik zure besoetan babestuko naiz
Loak hartu aurretik gu biok dakigun
Sekretutxo bat belarrira xurxulatzeko:
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)