IDATZIAK

2022 - 03 - 22


Ez daukat presarik

Lasai nago

Joan nahi baduzu mendira

Korrika egitera

Ni hemen nago etxean

Handik etorri zarenean jada


Arrasti epela balkoian

Historia errepasatu ostean

Geografiari ekingo diot

Gauzak errezagoak jarri dira

Orientatzaileak hala adierazi duelako

Laukoak dira guztien media

Eta ez ikasgai bakoitzeko, laztana


Gauean muxukatzen dugu elkar

Maindire azpian dugun mundua

Guk sortutakoa da

Gizakiak garen heinean

Trabarik gabeko munduak existitzen direla

Konturatu gaitezen....


...Beti dagoela irtenbideren bat

Puntuz puntu

Amodioa egin bitarteko gozamenak

Zu osorik jatera narama

Biluzik gaudela

Gure oholtza gustukoenean.


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)