IDATZIAK

2022 - 07 - 01


Idatzi guztietatik pasatzen naizenean

Zure azalean nagoela ohartzen naiz

Besterik gabe

Elkarren artean normaltasunez jokatuta

Enpatiaren ardatza dugularik 

Muxu guztiak datozte ostera


Mendiak aspaldikoz agurtu nau

Hori esan didazu belarretan eserita ginela

Laztan guztiak oroituz

Zerua urdin

Oporretan gaude jada


Ilunabarrean ikusi dudan altxorra

Zurea dela konturatu naiz

Ohean saltoka gaudenean 

Elkarri maitasuna egiten

Saminak ez baitu erremediorik…


…Soilik zurekin banago

Zu zara niree oparotasunean

Etsairik maitagarriena


Sekula santan baztertuko ez nuena!


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)