IDATZIAK

2022 - 07 - 15

<< ATZERA

Batzuetan sumatutako
Ezintasuna
Gerora zoriontasunean bilakatu dena
Uneko mugimendua barrenean
Biharamunean joandakoa
Kezkarengatik gehiegi pentsatuta
Akaso

Esnatzear nagoela
Berotasun batek estaltzen nau
Zugandik jasotako maitasuna
Lasaitasuna
Lehen ikuspegia zu izanik
Goxo-goxo
Elkarri partekatutako baloreak
Oraindik sinetsi ezinik etorriko dena
Etapa berri bat…

…Opariz betea

Arratsaldean ekia epela da
Ilunabarra epela izango den seinale
Balkoitik ikusi nahi dut
Aurreko siesta probesteko
Ezinbesteko amodioa
Begiradarekin erotutako
Ulermena

Afaldu eta gero
Irakurketari ekin diogu
Erlaxazioz beste egun bat
Igaro dugu
Pasioz
Osteko kontzertuan bezala
Bolo bakoitza ezberdina izanik
Ohikotasun batean murgildu arren

Maite zaitut

(Eugeni Alzibar)