IDATZIAK

2022 - 07 - 25


Euren kabietatik esnatu diren txoriek

Arratsaldea argitu dute berdina egin dezagun

Besarkatuak egon gara siestan

Eta zure berotasunak zoramenera narama

Nire familiaren etxean gaudela

Haiekin bazkalduta


Portuan daude barkuak

Abesti berri bat ezagutu dut eta maite zaitut

Zoriontasunak dakar egonaldi barea

Horrela jarraitu behar dut

Zure alboan egonda

Are gehiago


Bertako herri giroa,

Gustuko zaitut

Itsasotik datozen olatuekin

Kilimak egiten dizkidate zure muxuek

Ondoren ni besarkatuz atzetik

Itsas ertzan eserita gaudela

Kaian bertan


Maitasunak egun biribilak

Izatea oparitzen dit zuri esker

Mundu osoko ilargi betea ekarriko nizuke

Ohean gaudelarik

Amodioa eginez muxu bakoitza

Olatu bat delarik

Eta berriz ere ausarta izango naiz

Ortzimugari emandako hitza betetzeko:


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)