IDATZIAK
2022 - 07 - 30
Jasotzen dudan erantzun bakoitzean
Ezusteko maitasuna agertzen da gure inguruan
Ezin da gehiago eskatu elkarrekin bagaude
Ez zen elkarren zoriontasuna beteko eta
Egun pasa bat antzinako laku batean
Dena zoragarria baita zerua oskarbi delarik
Oinak uretan ditugula solasten gara lasai
Ezpainak ukituz haien bidez, tarteka
Arratsaldean hegazkin bat igaro da goitik
Zenbatetan egin didazu hegazkinarena
Heldutasunez
Txikien jolasak ere gure maitasunera egokitu ditzakegu
Enpatiaren ertzak eraikitzen jarraitzeko
Irriz lausotutako plazerak, guztiak
Zurekin nagoelako zoriontsua naiz
Bakardade batetik abiatuz
Laztantzen dizudanero jabetzen naiz
Zelako altxorra dudan esku artean
Gauean jada
Lokartzen gara elkarren besoetan
Kontzertua aurretik emanda, plazerez betea
Egunero esaten dizudan zerbait adieraziko dizut
Biok batuta gaudelako
Loak hartu aurretik:
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)