IDATZIAK
2022 - 08 - 03
Mundu osoko izaerak batuz
Nire filosofia dut menpe
Besteak errespetatuz
Irri bakoitza, lasaitasuna
Pertsona naiz
Eta besoetatik zaintzen ditut
Nire ametsetan
Haiek kulunkatuz
Norbaitek noizbait zuen zuhaitz bat landatu?
Esan zuen Joan Mari Irigoienek
Elkartu nahiko nituzke ene zaintzak
Taupadak ditut altxor
Eta zu zaitut amodio
Arratsak plazara soilik garamatza
Gaur herria tokatzen da
Goxo-goxo
Siestan egon garen bezala
Zeru aratza gainean
Umeak parkean
Eta gu haiei begira
Gureak ez direlarik
Baina bai herri txiki honetakoak
Ilunabarrak osatutako zerumugak
Etxera joateko abisatzen digu
Handik ikusiko baitugu haren amaiera
Eta gauaren sarrera
Afalostean ohean
Kontzerturik goxoena emateko
Gu biok, besarkatuak
Ametsetara iritsi orduko
Oihu guztiak hasetuak egon daitezen
Maite zaitut,
Ez ahaztu sekula, mesedez
Egunsentian ere besarkatuak egongo gara
Nire oparirik ederrena zarela
Soilik gauak zutaz hitz egiten didalako
(Eugeni Alzibar)