IDATZIAK

2022 - 08 - 07


Iluntasunaren magalean

Paseoan atera gara afalostean

Lasaitasun osoz

Gaur ez gara elkarrekin egon

Beraiek hartu naute maitasunez

Eta pila bat ikasi dut


Ibaia hor dago, maitea

Ederra zeuden Amezketa eta Alegia

Tolosa ere bai

Baina San Martinek eman didana

Ez dit inork kenduko


Arkaitzpek goxotasunez eman digu bazkaltzen

Une hunkigarria izan da Iñakiri musikaz hausnartzen entzutea

Felixengatik espero bainuen

Baina alegitarrak begiak ireki dizkit

Lehenengoan ulertu gara

Eta biek eman didate bazkaltzen


Ilargi betea ikusten delarik

Izarrak inguratzen gaituzte

Muxukatzen garen bitartean

Zerbait kontatu gabe daukat oraindik

Horregatik ohean goxo-goxo xurxulatuko dizut:


"...Tolosa ere bisitatu dugu..."


Baikortasunez betea

Malkoei eusten diet

Laister zuri ere hura

Erakutsiko dizudala


"...Eta esan dit maitasunez itxarongo zaituela"


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)