IDATZIAK
2022 - 08 - 11
Paseatzen goazela
Ene bihotzeko paisaiak ikusi ditut inguruan
Sekula ezagutu gabeko lekuak
Bardeak izan dira gaurkoan
Uda probestuz
Irteera zoragarria dugu esku artean
Lekuz leku mirestu ditut
Zeruak oporren basamortua
Ekarri dit gogora
Isolatuak egotearen lasaitasuna
Zuganako muxua
Gaur ere elkarrekin
Lo egingo dugula
Arratsaren erdigunean
Itzultzeko bidea hartu dugu
Gustura nago, pozik
Lasaitasun osoz
Isilik goaz
Mikel Laboa entzunez
Iluntzeak jota
Etxean egongo gara goxo-goxo
Bizitako eguna baloratuz
Ulertuz
Bardeak eta Bardoak
Itzaltzuko Bardoa maite dut
Eta etxean jarri dut
Afaria prestatzen ari zinela
Elkorretak deitzen dit noizbehinka
Gartxot ezagutu nahiko nuke
Eta muxu bat eman didazu
Mahaia prest zegoela abisatzeko
Gauean muxukatu gara atzera
Eromenez
Irudi guztiak gelditu zaizkit
Begiak itxita ditudala
Memorian
Zu maitatuz, asetuz
Gozatuz
Ilargi betea zaindari delarik
Zure besotan gelditu
Ametsetan zehar amestuz
Tarteka zu sentituz
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)