IDATZIAK
2022 - 08 - 22
<< ATZERA
Goiz erdia zela eta
Haren mezu bat jaso nuen
Oztopoa jartzen zidan
Gehiago ez hitz egiteko
Inongo enpatiarik gabe
Ni malkotan utziz
Zu aurkitzea opari bat izan da
Hiru bihotzekin
Iluntzean ikusiko dugu elkar
Kontsolatu nauzu
Maitagarria zara
Negarrez jarraitzen dut
Gaua zurekin pasako dut
Betiko lez
Erotasunaren menpe
Merezi dudala irakurri dizut
Gaur planak banatuak
Ostean elkar besarkatzeko...
...Gozatutakoaz
Malkoz blai
Zoriontasunera bidaiatuz
Ni zurean sartuz
Eta pasatakoaz
Behin betiko
Hausnartuz
Ahaztuz
Baina beti gozatuz
(Eugeni Alzibar)