IDATZIAK
2022 - 09 - 28
Taxia berandu etorri zen eta hark lagundu zidan
Maitatua sentitu nintzen, eta orain ere bai
Atetik kanpora atera zen
Heldutasun ene irudimenean niretzat nagusia dena
Eta maitasunez entzun zidan
Aste honetan etortzen ari denarekin ez da gertatzen
Bere jaieguna zela uste dut
Eta etorri behar zena haren ordez nitaz ahaztu zen
Aste honetako ohikotasunean musika jartzen dugu
Etxera bueltak eder-ederrak dira berarekin
Gelakideek ere apartak baitira eta nirekin ditut
Haiek ere zoragarrienak direlako
Irakasleengan ere maitemina dut orain
Gauza dezente batu dira
Niganako zorionaren erromesa ospatzeko
Negar egiten dut hunkituta nagoenez
Emozioak mugitzen dizkidate bertako altxorrek
Eta beraiek ez dakite ezertxo ere honi buruz
Egian bizi dena
Pentsamenduetatik du Historia
Usurbiletik bizikletan
Hernaniko neskatxa
Hogeita hamar urte bota nizkiona
Intxaurrondokoa goizeko alaitasuna
Andoainetik datorren lasatearra
Ene bihotzeko Astigarraga
Errenteriako libuetan
Iruñako enpatia goxoa...
...Negarrez nago jada...
Maite ditut
Ikasleak ere
Mundialak direlako
Zentzugabekeriak zentzua
Bilakatzen dutelako
Muxukatzen hasi natzaizu azkenean
Maite zaitudalako
(Eugeni Alzibar)