IDATZIAK
2022 - 10 - 13
Goizean goiz joan naizenean
Orain dela urte batzuetako zelaia ikusi dut
Izoztuta zegoen antza
Eta zoriontsua naizela konturatu naiz
Beste behin ere
Ken Zazpi jarri dugu iritsi arte
Han berak jaso nau irribarrez
Ohikoa duen bezala
Eztabaida baten munduan murgilduz
Txertoetatik abortura pasa gara
Oso interesgarria
Intentziorik gabeko mina
Inor iraindu nahiaren askatasuna
Ulertzerik eza
Eta niganako etiketa batzuen
Malko marraztuak ostera
Denok askeak gara
Eta zerbait atera bazait lekuz kanpo
Ez da borondatez izan
Desorekak definitutako ekintza nahi gabetuetatik
Abiatu baitira
-Ahaztu, maitea -esan didazu.
-Ez, ez baitakite zenbat maite ditudan -esan dizut
Solasaldi bat baino ez
Horixe dela dut kontsolamendu
Umorez sortutako kontraesanak
Irria ez dena ere
Multzo horren parte bata
Egoera guztiei aurre egiteko
Irri egitetik haserre egotearen mesfda
Eta alderantziz
Beste emozioetaraino adarrak sortuz
Euren bazterrak nahastuz
Irriz haserretu
Muxuz eztabaidatu
Pozez kontraesan
Iritziz besarkatu...
...Eta umorez
Guztia onartuz
Nor bere hitzak
Defendatuz
Errespetatuz
Ostean denok atzera
Muxukatuz
Hori da, bihotza
Filosofiak erakutsi dit
Muxu guztiak ez direla berdinak
Baina gaueko kontzertuen abortuan
Ikasi dut gauak ez direla agortzen
Horregatik ilunaren bakean
Zerbait esateko agindu dit gauak
Egunero bueltaka darabilgun
Kontzeptu maitagarria
Gure gozamen guztietatik
Sekula abortatuko ez nukeena:
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)