IDATZIAK

2022 - 11 - 27



Esan ezazu hitz bat eta sendotuko naiz

Hori izan zen bart arratsean

Sekulako ikasketa niretzat

Barruan dudana erabiliz, maitatuz

Eta sentituz

Beti egongo dela bihar bat

Gaurkoa biziz, arnasa hartuz

Bakea sortuz

Ederra ez dena ere

Irribare batekin jasoz

Bizitza mirestuz, muxukatuz

Musikatuz

Sarritan egongo dira kontrakoak

Ganorabakoak zure ustez

Baina ez utzi bide horretatik

Eraman zaitzaten

Eraldatu gogortasuna

Egunez egun

Elkarrekin gaudenean ere

Betirako maite zaitudalarik

Besarkatuko gara

Gau bakoitza igarotzen den heinean


(Eugeni Alzibar)