IDATZIAK
2022 - 12 - 22
Neguko ostadar bat irudikatu dut goizean
Zu lo zinen bitartean
Barruan sentitutako sentsazioak
Mundu osora hegan egitera
Animatu dit
Ez naiz mendietan dabilen artzaina
Baina bai nigan islatzen den
Arrazoietako bat
Gaur etxean egon naiz
Gustura, goxo-goxo
Lehenik Benito jarri dut
Oskatxek oparitu baitit haren doinua
Mauleko bidetik nindoala
Gaueko ele ixileko baladetan sartu naiz
Beotibarreko zelaiak barne
Itzultzako Bardoan
Itsasoari begira nengoen
Eta arestian entzun den naizenez gero...
...Gaua da, maitea
Eta itzuli zara kirola egitetik
Elkarrekin bainatuko gara
Afari goxoan elkar mirestuz
Irakurketa ostean
Bakoitza bere liburuarekin...
...Euria kanpoaldean...
...Laztanak, muxuak, barreak
Izera azpian aurkitzen ditugu
Hitz leunak belarrietara esanez
Eta oharkabean
Iturritxo bat sortuko dugu hor behean
Non goxotasunak lekua duen
Eta hori izango baita, bai
Mundu honi esker
Zu altxortzat izateko ohorea
Gauero-gauero
Gero eta gehiago miresten dudana
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)