IDATZIAK
2023 - 04 - 19
Irakurtzen ari naizenean
Nire magalera etortzen zara
Zer irakurtzen ari naizen jakiteko
Ostera, zuk ere zure liburua hartzen duzu
Ni definitzen nauen ekintza berbera
Ikuspuntu filosofiko batetik
Aztertu ahal izateko.
Zu, zu zara
Ni, ni naiz
Adar ezberdinetatik gatozen arren
Beti izango dut
Heziketa Berezi bateko sen hori
Zin egin nion norbaiti
Ostera Psikologia egingo nuela
Eta oso garbi daukat
Halaxe egingo dudala
Baina, orain apirilean gaude
Hilabete nahiko gogor batean, niretzat
Dena den, urtez urte hobetzen doan
Noraezean suntsitutako kemenak
Zarautz eta Tolosan pentsatzera narama
Ez dut sekula galduko
Definitzen didan inongo izaerarik
Filosofiaren ikuspuntutik
Hausnartua bada behintzat
Irakurketa lasaiaren ostean
Zoramenak dakar ohean egiten dugun
Amodioaren menpeko eztanda
Muxuek jositako gorputzak
Mihiek elkartzerakoan
Sortutako jolasa
Ohean zehar
Batak bestearen gainean bueltaka
Kanpoan iluntasuna nagusi
Baina guk badakigu, bai
Lotzen gaituen algarek
Ireki dutela beheko iturriren bat
Plazera protagonista delarik
Une batez bada ere
Oihuek maitasuna areagotu didate, digute
Lo zaudelarik
Ia gauero lez pentsakor aurkitzen dut
Nire burua
Baina dena trankil dator
Bihar egingo dizkidazun
Galdera horiek ere
Orain zure magalean
Lo hartuko dudan bezala
Besarkatuko ditut
Malkoek uzten badidate
Zenbat maite zaitudala esanez
(Eugeni Alzibar)