IDATZIAK

2023 - 04 - 26

<< ATZERA


Islada lasai batean nagoenean

Begiek esaten dute uneoro

Zenbat maite zaitudan

Sakonki laburbilduz

Zu zara egunero eskertzen dudan

Altxorrik zoragarriena


Mendiak dira gaurkoan ere bai

Arrastia osatuko duten ingurunea

Orendain ederra denez

Nire haurtzaroa datorkit gogora

Inguru horietan hazi nintzen

Zurea Zarautz maitea den bezala

Eta hona etorri gara

Lehen bizitako goxotasuna

Ene saminean sentitu nezan

Oraindik usainen bat gelditzen bada, ordea


Belarretan eserita gaudelarik

Ortzimuga dute hizpide ene begiek

Ostegunak zoragarriak izaten ari dira

Pentsamenduarena ez dakit zenbagarren

Ama bilakatu da

Non nire askatasuna erdigunean jartzen duen

Eta horregatik gauero

Malkoak dira protagonistak

Eskertasunez jositako begien ekaitza

Denei muxukatzera narama, kemenez

Hori dena oso maite dudalako


Ilunabarrak osatutako lasaitasuna

Zure hanka artean ni kokatzera

Eraman zaituzte

Orduan atzetik besarkatu

Eta zer afaldu nahi dudan

Galdetzen didazu

Irribarre bat ateratzen zait bere nahigabean…


-Entsalada goxo bat? -ni, ortzimuga erreparatuz

-Bai, goxo-goxo prestatuko dugu -zu, ni muxukatuz


…Baina jabetu gara, bai

Muxu horiek izan direla

Afalostean eman dugun kontzertuaren sinadura

Oihu inprobisatuen doinuak

Non trostan gabiltzan etengabe

Laztanez josiak

Desioa etsairik maitagarriena

Non pasioarekin babestuz

Beheko iturritxoak hasetzen dira

Beste inork jakin gabe

Gu soilik, maitea

Gu eta gu

Muxuak, besarkadak, zaldiak…


…Ohea…


…Erlaxatu orduko

Gaur biok lokartzen gara

Elkar besarkatuz

Baina lehendik zenbat miresten zaitudan

Bere osotasunean hausnartuz

Ostera, berak nahi duenean

Lehiotik mundura abiatu dezala

Orendain goxo batetik

Eginda bada behintzat


Zoragarria zara


(Eugeni Alzibar)